LAGUNTZA

Jarraian, webgunearen atal eta komunikazio-tresna desberdinen funtzionamendu orokorra azaltzen da. Bakoitzaren deskribapen xeheagoa ikusi nahi baduzu, aplikazioaren erabiltzailearen-gida begiratuz egin dezakezu:

Erabiltzaile-kontuaren eskaera

Erabiltzaile anonimo batek aplikazioaren gune publiko guztiak begira ditzake; albisteak eta agendako gertaerak begiratu, foroen mezuak irakurri eta baita erabiltzaileek argitaratutako blog-sarrerak ere.

Hala ere, foroetan parte hartu nahi badu edota blogetako sarreretan iruzkinak idatzi, beharrezkoa izango da erabiltzaile-kontua eskatzea.

Horretarako, urrats hauek jarraitu behar ditu:

  • “Sortu kontu berria” esteka sakatu, orri guztietako goiburuan dagoena.
  • Orria kargatu ondoren, ondorengo eremuak bete:
    • Erabiltzailea: Aplikazioa erabiliko duen erabiltzailearen izena. Dagoeneko norbait badago erabiltzaile-izen horrekin, ezin izango da berriro erabili.
    • Helbide elektronikoa: Posta elektronikoko kontu balioduna, bertara kontua aktibatzeko kodea bidaliko da. Dagoeneko norbaitek helbide hori erabili badu erabiltzaile-kontu bat sortzeko, ezin izango da berriro erabili.
    • Izena: Erabiltzailearen benetako izena.
    • Abizenak: Erabiltzailearen benetako abizenak.
    • Datuen babesaren lege organikoaren (LOPD) onarpena: Lauki hau markatuz, erabiltzaileak onartzen du bere datu pertsonalak datu base batean gordeko direla bere kontua kudeatzeko.
    • CENTACeko buletinera harpidetu (hautazkoa): Lauki hori markatuz, erabiltzaileak onartzen du administratzaileek aplikaziotik bidaltzen dituzten buletinak bere helbide elektronikoan jasotzea.
    • CAPTCHA: Tresna honekin spam-a (baimendu gabeko mezu elektronikoak) bidaltzen duten sistemek erabiltzaileak automatikoki sor ditzaten saihesten da. Erabiltzaileak testu-eremuan CAPTCHAren goialdean azaltzen diren hizkiak idatzi behar ditu. Hizkiak ondo ikusi ezin ditzaketen erabiltzaileek, hizki berriak eska ditzakete CAPTCHAn bertan dagoen “Erronka berria eskuratu” dioen botoia sakatuz edo audiozko bertsio bat eska dezakete “Audiozko erronka eskuratu” dioen botoia sakatuz.
  • Eremuan balioak sartu ondoren, “Sortu kontu berria” botoia sakatu. Hori egitean, berrespen-mezu bat bidaliko da erabiltzaileak emandako helbide elektronikora.
  • Erabiltzailearen posta elektronikoaren kudeatzailea ireki eta jasotako mezuko argibideak jarraitu. Funtsean, CENTACeko orri batera doan esteka bat sakatzeko eskatuko zaio erabiltzaileari, eta bertan, erabiltzailea sortu dela berretsiko da.

Erabiltzaileak kontu berria berretsi bezain laster, aplikaziora sartu ahal izango da bere erabiltzaile-izenarekin eta eman zaion pasahitzarekin.

Erregistratutako erabiltzaileen sarbidea

Foroetan parte hartzeko edo blogetara mezuak bidaltzeko, erabiltzaileak lehenik eta behin aplikazioan identifikatu behar dira erabiltzaile baliodun gisa.

Horretarako goialdean bi eremu daude, “Erabiltzailea” eta “Pasahitza” izenekoak. Haietan dagoeneko dagoen erabiltzaile aktibo baten datu zuzenak sartu ondoren “Hasi saioa” esteka sakatu behar da.
Datuak zuzenak badira, orrietako ezkerrean erabiltzailea identifikatzen duen menua azalduko da, hainbat estekekin batera:

  • Nire kontua:
  • Sortu edukiak: Esteka horrek bi azpi-esteka ditu:
  • Blogeko sarrera: Esteka horretatik erabiltzailearen blogean sarrera berria sor daiteke.
  • Foroko gaia: Esteka horretatik aplikazioaren foroetan gai berria sor daiteke.
  • Edukien laburpena: Esteka horrek aplikaziora igotako azken edukien zerrendara zuzentzen du, sortze-dataren arabera antolatuta.
  • Amaitu saioa: Esteka hori sakatzean erabiltzailearen saioa amaitzen da.

Eleaniztuna

Webguneko edukiaren orriak eta aplikazioaren interfazea bost hizkuntzatan daude eskuragarri: gaztelania, katalana, euskara, galiziera eta ingelesa.

Aplikazioaren orri guztietako goialdeko ezkerraldean bost esteka daude hizkuntza horietako bakoitzera ("Bienvenido", "Benvigut", "Ongi etorri", "Benvido" eta "Welcome"). Dagokion esteka sakatuz, une horretan kargatuta dagoen orria hautatutako hizkuntzaren bertsiora aldatuko da, eta handik aurrera nabigazioa hizkuntza horretan egingo da, beste hizkuntza bat hautatu arte.
Albisteak eta agendako gertaerak beti gaztelaniaz sartzen dira.

Erabiltzaileek blogetako eta foroetako edukiak nahi duten hizkuntzan sar ditzakete.

Edukien bilatzailea

Orriaren goiburuan “Bilatzailea” izeneko testu-koadro bat dago. Koadro horretan hitz bat edo gehiago sartzean eta “Bilatu” esteka sakatzean, bilaketaren irizpideak betetzen dituzten webgunearen edukien zerrenda azalduko da orrian.

Bilaketa hori orrian azaltzen diren HTML formatuko edukiengan egiten da. Bilaketa egin ondoren, zerrendako “Eranskinak” fitxa sakatuz gero, bilaketa errepikatuko da baina orri desberdinetara erantsitako fitxategi desberdinengan. Adibidez, albiste bati PDF fitxategi bat erantsi bazaio eta fitxategi horretan bilatutako hitza badago, PDF fitxategia agertuko da fitxa horretako bilaketaren emaitzetan.

Foroak

Aplikazioaren foroak eskuragarri daude aplikazioko “Parte hartu” > “Foroak” atalean. Haietara iristeko, menu nagusiko “Parte hartu” esteka sakatu eta ondoren bigarren mailako menuko “Foroak” esteka.

Foroen orrian, eskuragarri dauden foro guztien zerrenda azaltzen da. Horietako bakoitza sakatuz forora bidalitako gaien zerrenda azalduko da. Gaiak sakatuz gero, hasierako mezua eta hartan gehitu diren erantzun guztiak azaltzen dira.

Erabiltzaile anonimo bat foroetara sar daiteke eta bertako gaiak begiratu, baina ezin izango du haietan parte hartu bere mezu eta erantzunak bidaliz. Hori egiteko lehenik eta behin erabiltzaile-kontu bat eskatu beharko du eta ondoren aplikazioan identifikatu.
Erregistratutako erabiltzaile guztiek mezuak eta erantzunak bidal ditzakete forora, eta baita bertako mezuak editatu edo gaiak ezabatu ere, horien sortzailea izanez gero.

Badago “Foro eta Blogen Moderatzailea” izeneko erabiltzaile mota; hark edozein gai editatu edo ezabatu dezake (“Administratzailea” delako erabiltzaileaz gain). Gainera, aplikazioaren administratzaileek edozein erabiltzaile izendatu dezakete foro zehatz baten moderatzaile. Foro horretan, erabiltzaile horrek “Foro eta Blogen Moderatzailea” motako erabiltzaile baten ahalmen berdinak izango ditu.

Blogak

Erabiltzaile berria sortzean, esklusiboki berea den blog baterako sarrerak idazteko aukera lortzen du automatikoki. Blog horretan nahi dituen sarrerak idatzi ahal izango ditu, “Sortu edukia” > “Blogeko sarrera” estekak sakatuz.

Erregistratuta dagoen edozein erabiltzailek beste erabiltzaile baten blogeko sarrera batean iruzkinak egiteko aukera du, “Gehitu iruzkina” esteka sakatuz.

Erabiltzaile batek bere blogeko sarrerak edo bere iruzkinak edozein unetan editatu edo ezabatu ditzake. “Administratzailea” edo “Foro eta Blogen Moderatzailea” motako erabiltzaileek edozein sarrera edo iruzkin editatu edo ezabatu ditzakete.

Albisteak

“Autorea” motako erabiltzaileek webgunean automatikoki argitaratzen diren albiste berriak sor ditzakete. Albisteak berrienetatik zaharrenetara azaltzen dira antolatuta “Albisteak” atalean, menu nagusitik eskuragarri, eta baita hasierako orrian edo aplikazioko orrietako eskuineko menuko atal egokian ere.

Agenda

“Autorea” motako erabiltzaileek webgunean automatikoki argitaratzen diren agendako gertaera berriak sor ditzakete. Gertaerak hurbilenetik urrunenera azaltzen dira antolatuta “Agenda” atalean, menu nagusitik eskuragarri, eta baita hasierako orrian edo aplikazioko orrietako eskuineko menuko atal egokian ere.

Baita ere, gertaerak aplikazioko orrien eskuinean dagoen egutegian kontsulta daitezke. Egutegiak modu lehenetsian uneko hilabetea azaltzen du, bertan uneko eguna itzalez markatuta eta gertaerak dituzten egunak azpimarratuta daudela. Beste hilabeteetan zehar nabiga daiteke “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” estekak sakatuz.

Azpimarratutako egunetako bat sakatuz (hau da, gertaerak programatuta dituzten egunak), gertaeraren datuak dituen orria kargatzen da, horien barne, erakunde antolatzailea, lekua, deskribapena, etab.

Buletinak

Administratzaileek buletinak sor ditzakete, erabiltzaileei posta elektroniko bidez bidaltzeko. Horretarako beharrezkoa da erabiltzaileek buletinetara harpidetu izana, erabiltzailea sortzeko prozesuan zehar.

Buletinetan webguneko edukien laburpenak daude, administratzaileek hautatutakoak, hala nola, albisteak, agendako gertaerak edo bestelako edozein eduki. Erabiltzaileek mezua jasotzerakoan, laburpen horiek elementu bakoitzaren xehetasunak CENTACen webgunean ikusteko estekak izango dituzte.

  • Patronos de CENTAC: El Corte Inglés, Fund. ONCE, Fund. Vodafone, Telefónica, Tüv Rheinland, CERMI, RPSD, Red. CEAPAT, CRE