LEGE ABISUA

CENTACen webgunearen barneko foro egonkor, ohar taula, berriketa edo solasaldietara sartu eta haietan parte hartzeak, Baldintza Zehatz hauen onarpena eta betetzea esan nahi du:

  • Foro, blog, ohar-taula eta berriketetako erabiltzaileek Erabilpen Baldintza Orokor hauek, indarrean dagoen araudia eta orokorrean onartzen diren ohitura moral eta egokiak errespetatzeko konpromisoa hartzen dute.Zehazki, zerbitzu horien erabiltzaileek ez dute pertsonen duintasun eta askatasunaren kontrako inolako erasorik egingo, Espainiako Konstituzioan eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean agertzen diren edozein eskubide eta askatasunak barne.
  • Erabiltzaileek ez dute inolako adierazpen faltsu, neurrigabe, lizun, mehatxatzaile edo indarrean dagoen legedia urratzen duena egingo.
  • Erabiltzaileen parte-hartzeak hirugarrenekiko errespetuz egingo dira beti (haiek foro eta solasaldietan parte hartzen duten ala ez kontuan izan gabe), eta baita gainontzeko partaideen iritziekiko ere.
  • Zerbitzu hauen izaera gogoan izanik, ia ezinezkoa da erabiltzaileek igorritako mezu guztiak kontrolatu eta berrikusi ahal izatea, eta ondorioz, CENTAC ezin da inola ere bere barneko foro egonkorretan, ohar-taulan edo berriketa edo solasaldietan adierazten diren adierazpen edo iritzien erantzule izan.
  • Hala eta guztiz ere, CENTAC uneoro saiatuko da mekanismo eta zerbitzu horien erabilpen zuzena ziurtatzen, eta pertsonen duintasuna eta Espainiako Konstituzioak defendatutako adierazpen-askatasuna babestuko ditu, kasu guztietan eduki bidegabeak ukatzeko edo ezabatzeko eskubidea beretzat gordez, arrazoirik edo azalpenik eman behar izanik gabe, haien ezagutza izan bezain laster.
  • Egonkorrak edo behin-behinekoak diren eztabaida-foro edo solasaldi desberdinetara igorritako iritziak, haiek begiratu nahi dituen edozeinentzat transkribatu egingo dira edo eskuragarri jarriko dira.Ondorioz, beren originaltasuna dela-eta Jabetza Intelektualaren Lege espainiarraren araberako obratzat jo daitezkeen ekarpen horien autoreek CENTACi ematen dizkiote ekarpen horiek erreproduzitzeko eta publikoki komunikatzeko eskubideak, esklusibitaterik gabeko erregimen pean.Lagapen hori dohainik burutzen dela ulertzen da, iraupen mugagabea du eta mundu-mailan aplikatzen da.
  • Foro edo berriketetara bidalitako edozein mezuk lagapen mugagabe eta atzeraezina du eta CENTACek webguneko edozein ataletan erreproduzitu ahal izango du.
  • Erabiltzaileek onartzen dute CENTACen webgunera ekarritako edukiek ez dutela izango hirugarrenen jabetza intelektualaren mende dagoen materialik edo hirugarrenen bestelako jabetza industrialaren mendeko materialik (esklusibitate-eskubideak edo publizitatea barne), eskubideen jabe legalak erabiltzaileari lizentzia edo baimen legal bat eman ez badio, edo erabiltzaileak bestelako baimen legala ez badu, material hori argitaratzeko.
  • Patronos de CENTAC: El Corte Inglés, Fund. ONCE, Fund. Vodafone, Telefónica, Tüv Rheinland, CERMI, RPSD, Red. CEAPAT, CRE