HELBURU ETA ZERBITZUAK

CENTAC erabilerraztasun teknologien garapena sustatzeko zentro bat da, enpresa, industria eta zerbitzu arloetan, horietarako sarrera errazteko eta zaharren, minusbaliotasuna duten pertsonen eta beren familien bizi-kalitatea hobetzeko.

CENTACek hurrengo helburuak ditu:

  • Estatu mailan erreferente bihurtzea minusbaliotasunak dituzten pertsonentzako teknologiak moldatzeko arloan.
  • Sektoreko enpresa garrantzitsuenen proiektuak bildu eta erabilerraztasuna eta diseinuen saiakera, berrikuntza, ebaluazioa eta aurrerapenak guztiontzat bultzatu.
  • Espainiako erabilerraztasun teknologiari ikuspen internazionala eman, I+D+i proiektuak industriaren kooperazioaren prozesuak eta erabiltzaileen parte-hartze aktiboa bultzatuz.

Helburu hauek lortzeko, zentroak hurrengo zerbitzuak eskainiko ditu:

  • Komunikazio lan bat egin normalizazio, berrikuntza, transferentzia teknologikoa eta kooperazio prozesuei buruz. Honek sektorearen ezaguerak bateratze-lanean laguntzeko balioko du. Zerbitzua industria, preskriptore eta erabiltzaileei zuzendua egongo da.
  • Produktoreen eta banatzaileen erabilerraztasun teknologien katalogoen erakuntzan laguntza eskaini.
  • Zaintze eta Prospektiba Behatoki baten erakuntza Erabilerraztasun Teknologiei buruzkoak, zeinak azterlan sektorial eta teknologikoak burutuko dituen.
  • Frogapen eta saiakera laborategi bat. Esperimentazio ingurune bat izango da, zeinean:
    • Arautegi eta zehaztasun teknikoak ikasiko diren
    • Produktuak balioztatzen diren
    • Produktuen erabilerraztasun estandarretarako egokitasuna konprobatzen den
    • Eta irtenbide berriztatzaileenak aztertzen diren.

    Horretaz gain, CENTACen bulegoetan teknologien frogapen ingurune domotiko bat instalatu da, zeinean benetako erabiltzaileekin frogak egiten diren.

  • Egiaztagiri zerbitzuak, saiaketa metodoen diseinua eta produktuen zertifikazioa barnean sarturik.
  • Legegintza- eta arautegi teknikoen garapenari laguntza. Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Aukera-berdintasuna, Bereizkeriarik eza eta Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Legearen dimentsio teknologiko eta industrialaren laguntza suposatzen du (LIONDAU), hala nola, taldeetan eta normalizazio komite teknikoetan parte hartzea.
  • Profesionalen heziketa. Ingurune eta produktuen garapenean profesional gaituak edukitzeko helburuarekin. Heziketa kurtsoak emango dira erlazionaturik dauden gaiekin, hala nola, Interneten informazio portaleen erabilerraztasuna eta erabilgarritasuna. Modu berean, diseinu eskuragarriari buruzko gida eta material didaktikoak ere burutuko dira.
  • Transferentzia teknologikoaren sustapena. Unibertsitateen arteko eta unibertsitate eta enpresen arteko kooperazioa, hala nola, I+D+i fabrikatzaileen artean, bultzatuko da.
  • I+D erreferentzia zentro sare baten osaketa. I+D laguntza nazioarteko eta nazio mailako deialdietan zentro publiko eta pribatuen parte hartze kooperatiboaren laguntza barne izango du.
  • Patronos de CENTAC: El Corte Inglés, Fund. ONCE, Fund. Vodafone, Telefónica, Tüv Rheinland, CERMI, RPSD, Red. CEAPAT, CRE